Diru pixkat bat ateratzeko nahiarekin, udan gazte anitzek bi hilabeteko lanak lortzen dituzte hainbat tokitan: ostatu ala jatetxeetan, baserrietako lanak, turismo bulegoetako lanak… Baina gazte horiek gehienetan laneko legeak eta dagozkien eskubideak ez dituzte ezagutzen. Oier Querendez LABeko kideak sindikatuak abian jarri duen kanpaina aurkeztu digu.