Azpeitian herritarrek osatu duten batzordeko kidea da Ioritz Aizpuru. Berak azaldu digu UEMA Eguneko egitaraua prestatzerakoan aldarrikapenak presentzia izaten eta ekimen parte hartzaileak antolatzen saiatu direla. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzearekin herri mugimenduaren aldarri eta eskaerari erantzun egiten zaiola gehitu du. Eta horrekin Udalak bere eremuan euskara nagusiki erabiltzeko konpromiso sendoa ere hartu duela.