Gure azken analisi saioan herriko jaiei begira jarri gara lehenik, erakundeetatik antolaturiko jaiei eta jai herrikoien ereduari begira. Bilgune Feministatik bultzatutako jai parekideen aldeko kanpainari ere erreparatu diogu, edota kultura mundutik Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusiak emandako berriari: Urdaibain Guggenheim museoaren zabalpen bat eraikitzea. Langraitzko espetxetik iritsitako azken berriak ere hizpide izan ditugu, baita ostiralean Gasteizko legebiltzarrean egingo den herri galdeketaren legetasmoaren eztabaida.