Gure azken analisi saioan lehenik San Ferminei eta jai herrikoiei begira jarri gara. Estatuko segurtasun indarren biktimei buruz Gasteizko legebiltzarrean aurkeztutako txostena ere hizpide izan dugu, baita ostiralean legebiltzar berean herri galdeketaren legetasmoari buruz egingo den eztabaidari ere. Amaitzeko, Urdaibain Guggenheim-en beste atal bat zabaltzeko zabaldu den proiektuari erreparatu diogu.