Munster diskoetxea ezaguna egin da rock & roll musikarik bikainena zabaltzeagatik edizio oso txukunetan eta binilo formatuan. Badira urte batzuk Vampi Soul azpizigillua sortu zutena 60 eta 70ko hamarkadetako funk eta rock latinoa zabaltzeko. Duela hilabete batzuk berriz afro-beat musikaren klasikoei heldu eta haiekin bilduma berri bat zabaldu dute Afrobeat Nirvana diskoa kaleratuz. Aitzakia bikaina Fela eta enparauen musika berrikusteko.