Atzo jarri zituzten salgai Donostiako Zinemaldirako sarrerak eta lehen egunean 38.000 saldu ziren. Zinemaldi Plazako leihatiletan, alegia, Kursaaleko beheko solairuan, Kursaal zentroko lehiatiletan, Servikutxan, Telekutxan eta Internetako www.sansebastianfestival.com eta www.kutxa.net web orrietan daude salgai. Saio guztietarako sarrerak erosteko aukera dago, Sail Ofizialeko gune erreserbatuak izan ezik.