Pasa den ostegunean hasi zen Maitaldiaren 18. edizioa Miarritzen. Hamar egunez oso estilo desberdinetako dantza erakustaldiak ikusi ahal izango dira Lapurdiko kostaldean. Bereizgarrietako bat bestalde, gaurtik aurrera jendaurrean egingo dituztela entseguak dantzariek hiriko parke publikoetan.