Atzo iritsi ziren Bardeetara Zaraitzu eta Erronkariko ardiak eta artzainak. Astebetez abelbideetan barrena ibili ostean, gehienak iritsi dira helmugara eta han pasako dituzte udazkena eta negua. Atzo bota zuten Erriberako zelaietan bazkatzeko garaia heldu dela adierazten duen tiroa eta hemendik aurrera ekainaz geroztik hutsik egon diren zelaiak ardiz betetzen joango dira.