Bizkaiko eta Gipuzkoako zortzi ikastetxeetan jantokien kudeaketa gurasoen eta irakasleen esku dago eta honen alde ari dira. Hezkuntza Sailak ordea jantokia kudeatzeko autonomia kendu nahi die eta enpresen bidez egitera behartu nahi ditu. Joan den ikasturtearen amaieran bezala arazoak bertan dirau eta jasaten ari diren presioak salatu dituzte. Oñatikoa adibide hartu dugu. Bertatik Miren Plazaolak hitz egin digu.