Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan musika saioan munduko hiru artista entzun dira Oso musika mota ezberdinak eginagatik ere hirurek dute leku jakina musikaren munduan. Wainwright jauna, Rufus eta Martaren aita, 60 eta 70ko hamarkadan kantautoreen mundua iraultzen laguntzeagatik. Calexico, desert-rock delakoa sormen eta lirismo maila gorenetara eramateagatik eta azkenik Omara Portuondo bost hamarkadetan zehar Kubako herri musika ezagutzera emateagatik, horrek bertako ahotsik estimatuenetakoa bilakatu duelarik. Hiruren disko berriak estreinatu ditugu saio honetan.