BILAKETAK

Kontseiluak 10 urte bete ditu eta datorren abenduaren 13an Barakaldoko BECen egingo duen ekitaldiak izango duen garrantzia azaldu digu Xabier Mendiguren idazkari nagusiak. Euskararen normalizazioaren bidean aurrera egiteko, urrats eta konpromiso berriak beharrezkoak dira Mendigurenen hitzetan.

Kontxu Odriozola aktore azpeitiarrarekin jolasean ibili dira Bostetako Diligentzian, maitasun deklarazio eta desafioak barne. Horrelakoak gertatzen dira elkarrizketatuak eta elkarrizketatzaileak ongi pasatzeko gogoa dutenean.

Zortzi urteren ostean, milaka zaletuk esperoko zuten diskoa heldu da; aste honetan kaleratu du ACDCk bere azken lana, “Black Ice” izenekoa. Bertan taldearen “riff klasikoenak, sinpleenak eta gogorrenak” topatuko ditugula aurreratu du Brian Johnson kantariak. Zortzi urteko isilunea taldearen jatorrizko soinura itzultzeko erabili dutela gaineratu du.

Iera Arantzamendi Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideak euskarak gaur egun bizi dituen egoera ezberdinak aipatu ditu, eremu horiek ez dutela euskara inondik ere laguntzen eta azkartzen azpimarratuz.

Mikel Ozaita Askagintzako kideak berriki abiatu den “Primeran pasa, pasatu gabe”kanpaina aipatu du. Gure herrian aspaldidanik edaten dira txakolina, sagardoa ala garagardoa. Ainitzek alkola droga bat dela ahanzten badute ere, alde onak eta txarrak baztertuz, kontsumoaren aldaketak kondutan hartu gabe, “Primeran pasa, pasatu gabe” kanpainak jendartean konzientziarako bidea du helburu.

El programa de Akui Gozakaiztea nos ofrece una mezcla de soul y rock con Rory Gallagher, Queen, Wilson Pickett, Joe Henderson, Miles Davis, John Coltrane, Grant Green & Bobby Hutcherson, The Washingtonians, Carey Bell, Jack Bruce, David Bowie, The Jimi Hendrix Experience.

La periodista gasteiztarra analiza los últimos acontecimientos políticos en Euskal Herria: el acuerdo PNV-PSOE y la suspensión de la coalición UPN-PP.

Martin Garitano repasa y comenta los principales argumentos de la prensa de la jornada.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »