Horixe da Kirmen Uribek hil honen amaieran kaleratuko duen nobelaren izenburua, bere lehen nobelarena. Gaur iluntzeko 20:00tan bertako pasarteak irakurriko ditu idazleak Bilboko Kafe Antzokian Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda musikariak alboan dituela. Loiun hasi eta New Yorkeko JFK aireportura iristen den hegazkin bidaia da eleberria.