Piarres Larzabal zendu zenetik 20 urte betetzen diren urtean, antzerkigilearen bizitza eta obra nabarmentzea xede duten ekimen franko burutu dira. Hamabi hilabetez iraun duen omenaldiari amaiera emanez, Azkaingo herriak hitza eta musika uztartuko dituen jardunaldia antolatzen du larunbat huntarako. Bertan izanen da Ixabel Etxeberria irakaslea. Antzerkigileari honi buruz aurkeztu berri duen doktorego tesia besopean duelarik, Larzabalek euskal kulturan zoin herriaren ariman utzitako aztarna jorratuko du. Antzerkigilea hobeto ezagutzen lagundu digu Etxeberriak [Kazeta.info]