Hainbat euskal artista agertuko dira Durangoko disko eta liburu azokan, adierazpen askatasunaren alde. EGIN eta EGIN Irratia itxi zituzteneko hamargarren urtemuga borobiltzeko ekimena da azokan egingo dena. Besteak beste, arte enkantea antolatu dute larunbaterako Plateruenean.