Batzuen gustoko eta beste hainbaten amesgaizto, usoak gure hirietako paisaiaren parte izaten ari dira, Gasteiz kasu. Bertan, bikoiztu egin da azken urteetan uso kopurua, eta neurriak hartzea erabaki du udalak. Hainbat elkartek ordea, gogor salatu dituzte neurriok eta animalien babeserako bestelako neurriak eskatu dituzte.