Aste osoan Sarasate pasealekuan izan dira LABen ekimenez Nafarroan Lan Erregulaziorako Expedienteek eragindako langileak. Igor Arroyo LABen Nafarroako ordezkariak enpresarien jarduna salatu du Kalegorrian eta “eurek sorturiko krisia” denez “eurek ordain dezatela” eskatu du. Bihar arratsaldean manifestazioa deitu du LABek Iruñean.