Petronorren koke plantaren aurkako koordinadorako kideek udala auzibidean jarriko dutela iragarri dute eta mobilizazioak izango dira gaur, bihar eta etzi. Martxoaren 1ean proiektuaren ingurko herri kontsulta egingo dute. Salatu dute EAk hauteskunde kanpainan Petronorren planta berriaren aurka egingo zuela eta orain Udalean direla kontrako jarrera izan dutela.