Beasaingo CAF lantegiko LABeko Imanol Urrestarazurekin hitz egin dugu Kalegorrian. Goizeko bederatzietan elkarretaratzea egin dute mila langile inguruk lantegiaren aurrean atzoko lankidearen heriotza salatzeko. Urrestarazuk salatu du hildako eremuaren segurtasun eza aurrez ere salatu zutela langileek eta gainera ez zela araututako prozedura bete.