Bizitza erdia baino gehiago darama aktore-lanetan Ane Gabarainek. Telebistako telesail batean egin zen ezagun, antzerkia ez du sekula alde batera utzi eta hainbat filmetan ere hartu du parte. Antzerkia, telebista eta zinea, bakoitzak omen ditu bere alde on eta txarrak, hori esan digu gaur Bostetako Diligentzian.