Andoni Tolosak Michael Doucet eta Beausoleil artista eta taldearen musika ezagutzeko parada eman du. 1975ean sortu zenetik Beausoleil taldea bihurtu da Cajun musikaren talderik ezagunenetakoa eta Michael Doucet bibolin jotzaile, kantari eta musikologoaren inguruan sortutako taldeak oraintxe kaleratu du “Alligator Purse” (Yep Yop Records 2009) 22. diskoa. Disko honen aurkezpena baliatuz taldearen kanturik ezagunenetako batzuk entzun ahal izan dira saio honetan. Horretaz gain Cristina Branco, P18 eta Oumou Sangareren azken lanak estreinatu dira.