Baionako instrukzio epaileak bere egin du gaur Juan Mari Mujikaren bahiketari buruzko ikerketaren ardura. Mujika Domintxainen (Zuberoan) bizi da, eta salatu zuenez, iazko abenduaren 11n kalez jantzitako poliziek bahiturik eduki zuten bi orduz eta Poliziarekin kolaboratzeko eskaintza egin zioten. Bere arabera, Espainiako poliziak ziren. Albistearen garrantzia azpimarratu du Mujikaren abokatu den Maritxu Paulus Basurkok.