Unesco Etxea-k eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako Amarauna ikerlari taldeak egin du ikerketa eta besteak beste, erdaldunek euskararekiko dituzten jarrerak eta iritziak elebitasunerako mesedegarriak diren edo ez aztertu nahi zuen. Ikerlari talde honek egindako lanean jasotzen denez erdaldun asko “bi munduko egoeran” bizi dira, alegia, ez direla sartu euskararekin lotuta dagoen munduan. Halere, euskararen munduarekiko balorazio positiboa egin du gehiengoak eta hobeto ezagutzeko interesa erakutsi du.