Andoaingo Gaztetxea, Aitor Arregi “Txisto” eta kamera bat. Horiexek, Andoaingo gaztetxeko kideek kaleratu duten “Istorio bat kameraren atzean” liburuaren hiru osagai nagusiak.

Andoaingo gaztetxea 80ko hamarkadako musikaren errepublika txiki bat izan zen, mugimendu guzti horren enbaxada bat eta Aitor Arregi “Txisto” zorionekoa izan zen sasoiko beste gazte asko bezala, bere herriko, Andoaingo, gaztetxea Euskal Herriko eta atzerriko talde askorentzat erreferente bihurtu zelako.

Euskal talde esanguratsu gehienez gain, nazioarteko underground eszenako talde garrantzitsuenak handik pasa ziren; eta guztiak “Txisto”-k jaso ditu.