Atzo gaueko hamarretan kendu zuten Atarrabiko ikurrina udal ordezkariek auzitegien agindua betez. Joana Etxebarria ezker abertzaleko kideak ikurrinaren defentsan intsumisio jarrerak hartzeko deia egin dio alkateari. Datorren ekainaren 2rako elkarretaratzea deitu dute ikurrinaren defentsan.