Iazko arrakastak bultzatuta, indarberrituta dator aurtengo Zarauzko bigarren musika dokumental zikloa. Bihartik hasita, datozen lau ostiraletan musikaz gozatzeko aukera izango da hiru modutan: zinema, kontzertuak eta argazkiak. Modelo zineman emango diren lau dokumentalen ondoren zuzeneko emanaldiak izango dira Tarin tabernan, eta Photomuseumen “Rockaren aztarna Zarautzen”, herriko taldeei buruzko erakusketa, zabalduko da.