Angeluko Arte Garaikidearen Biurtekoak eskulturekin jantzi du kostaldea hirugarren aldiz. Euskal herriko eta kanpoko hamar artistek inguru berezi horretarako espresuki sortutako beste hainbeste artelanek jantziko dute hondartzen pasealekua uztailaren 31ra arte.