Igandean “Euskal Herriak Zuberoa behar du, Zuberoak Euskal Herria behar du” lelopean jaia antolatu dute Lezon eta Oiartzunen. Atharratzeko ikastolarekin egindako auzolan kimenaren bigarren urratsa da. Iñigo Esnaola Lezoko Udaleko zinegotzia eta Karine Chimix Atharratzeko Basabe ikastolako irakaslea izan dira gurean.