Aurreko asteburuan hasi zen baina udara osoan zehar luzatuko da. Helburua : uztailak ekarri ohi duen eguzki eta beroa arintzeko musika, kale antzerki eta zirku emanaldiak Elorrioko txoko guztietara zabaltzea. Datorren ostiralean adibidez, Gasteiz Big Bandek joko du eta larunbatean Txuma Murugarrenek. Datozen asteetako eskaintza ere ez da edonolakoa : Oreka Tx, Cherry Boppers eta Delorean euskal taldeak, atzerriko 17 Hippies, Blue Harlem eta Mastretta musikariak edota Teatro Bambuk, Circus Klezmer, Mumusic Circus eta Clownic taldeen antzerkia.