Garai batean, anbarra erokeriaren sendagaia zen batzuentzat, ugalkortasuna zekarren kutuna besteentzat, eta zorte ona ematen zuen talismana askorentzat. Baina guztientzat bazuen zerbait berezia erretxin fosilizatu hark; magikoa zen. Donostiako Gladysenean anbarrari buruzko erakusketa zabaldu dute.