Azken urteetan bezala, New Orleanseko Piknik batek ireki zuen atzo arratsaldean Gasteizeko 33. Jazzaldia. Aurten lehendabizikoz, Mendizorrotzara aldatu dute festa hasiera Armentiako zelaietan izan beharrean. Gaur, The Blind Boys of Alabama eta John Scofielden parte hartzearekin “Gospel Gaua” berreskuratuko dute gasteiztarrek.