Esne ekoizleak greban dira azken 12 egunetan ipar Euskal Herrian. ELB sindikatuko Anje Duboisek azaldu digu egungo politikek jarraitzen badute esne ekoizlerik gabe geratuko dela Euskal Herria. Esne prezioen igoera eta babes neurriak eskatzen dituzte grebalariek, besteak beste. EHNEren Gipuzkoako lehenkaria da Iñaki Lazarobaster eta hego Euskal Herrian grebara joan ez badira ere sektorearen egoera kritikoaz hitz egin dugu berarekin.