Ainhoa ETxaideAinhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia izan dugu gurean. Independentistak egungo egoerari alternatiba eraginkor bat eskaintzeko gai izan behar dutela adierazi du eta akordio handi baten zain baino, aliantza txikien batasunetik etorriko dela adierazi du. Egoera ekonomikoa itzultzeko modu bakarra eredua bera eraldatzea dela azaldu digu, baina egoeraren larritasuna kontuan hartuta gehiengo sindikalak adostu duen dekalogoa defendatu du. Sindikatuen elkarlanari dagokionez urratsak ematen ari direla aipatu du Etxaidek.