Elkarrizketa serioa egin nahi izan diote Jon Plazaolari Bostetako Diligentzian, baina ezin daiteke esan seriotik gehiegi izan duenik. Aurrez prestatutako gidoiak ez du askorako balio izan, baina umorearen munduan gidoiak zenbat garrantzi duen nabarmen gelditu da. Ordu erdi barrez pasa dute elkarrizketatuak eta elkarrizketatzaileak.