Aritz Usandizagaren Sound System saioak “Sesio”ekin osatutako saio bereziekin jarraitzen du. Aurreko denboraldian Kultcha Links sound systemaren mixtapea entzuteko aukera izan genuen eta primizia osoan, Hernaniko San Joan jaien barruan, 2002. urtean eskainitako sesioaren zati bat entzun da. Molotoff Irratiak Hernaniko jaietan antolatzen duen txosnan musika estilo anitz eta dantzagarriak entzun daitezke eta normalean, jaien lehen gauean reggae sound systema gonbidatzen da. Duela 7 urte Angeluko Kultcha Linkseko lagunak izan ziren eta saio dantzagarri hau eskaini zuten. www.ixah.net