TasioEzker Abertzaleko militante historikoaren ustez ezker abertzalea prestatzen ari zen iniziatiba politikoa itotzeko saiakera izan da polizia operazio hau. Erkiziaren ustez, lehen ere saiatu dira antzeko bitartekoekin iniziatiba eteten, eta azaldu du kolpeak kolpe iniziatiba politikoak aurrera jarraituko duela. Alderdi politiko guztiei estatuari hortzak erakustea dagokiela uste du Erkiziak.