EtxaideAinhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren ustez larunbateko manifestazioak eta aste honetako adierazpen politikoek eskenatoki berri baterako urratsa izan dira, gainera begi onez ikusi du ELAren txostena. Aurrekontuen inguruko akordioek erakusten dute, Etxaideren ustez, kolore ezberdineko alderdi asko egon arren eredu ekonomikoaz eta interes ekonomikoaz ari garenean guztiek bat egiten dutela egungo eredua blindatzeko norabidean.