IgorIgor Arroio LABen Nafarroako idazkariarekin “Alternatiba Sindikala Martxan” izenburupean garatzen ari diren dinamika izan dugu hizpide. Arroyoren ustez beldurra diote UPNk eta PSNk herrialdean izan ahal diren aldaketei, “nafar ametsaren amaiera” aldarrikatu du eta Nafarroako langileriarentzat erabakitzeko eskubidea eskuratzeko beharra azpimarratu du, “gainontzeko euskal herrialdeekin batera ziklo berri bati ekiteko”.