LarrazabalJesus Mari Larrazabal Eusko Alkartasuneko Gasteizko parlamentariak haserre erantzun die Txento Jimenezek atzo Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan Nafarroa BAIen inguruan esandakoei. “Hanka bat barruan eta bestea kanpoan” izatea leporatu zion Aralarrek EAri eta Larrazabalek gaur erantzun du Eusko Alkartasunak bere ildoa ongi definitu duela eta ez duela mugatuko bere bidea alderdi batekin edo bestearekin bat egitera. Indar “soberanista eta independentisten” batzearen beharra berretsi du eta nazio eztabaidan ez partehartzeari garrantzia kendu dio, testuaren %99arekin ados zirela argudiatuta.