EHABattitta Ameztoi EHA-ko hautagaiak hurrengo martxoko hauteskundeetan EH Bai koalizioa errepikatzea espero du, baina horrela izan ezean Euskal Herriaren Alde koalizioa aurkezteko prest dagoela argitu du gurean. Frantziako Estatuak daraman lurralde berrantolaketak Euskal Herrira dakartzan arriskuak handiak direla adierazi du, baina aukerak ere irekitzen dituela autonomiaren aldarrikapena burura eramateko. Abenduaren 12an izango da EHAren batzarra hemendik aurrerako bidea zehazteko.