Kaleko Mobidan EHko doinuak alde batera utziko dituzte hurrengo saioetan eta atzerriko musika ezagutzera joko dute. Horretarako gonbidatuak izan dira: Ritxar edo Homerskin69 izan da, bere espezialitatea musika jamaikarra bada ere, gaur egungo Oi! musika alemaniarra ekarri du: Towerblocks, Bad Co. Project, Urban Rejects, Krawallbruder, Mummy’s Darlings edo Combat 77.