Sound System saioan erritmo lasaiak izan dira. Dub doinuen keak kutsatutako erritmoak lehen minutuetan, trip-hopa deitu zenaren bidetik eta ondoren, 60-70. hamarkadetako soul-jazz-latin-funk doinuetan murgildu da saioa. Ezezagunak izanda ere sentimenduz betetako kantuak dituzten abeslari eta taldeak.