2010. urteak azken hamarkadetan Amerikako Kontinentean ezagutu den sarraskirik handienetako bat agerian utzi du. Gutxienez 2000 gorpu ezkutatzen zituen hobi-komuna aurkitu baitute Kolonbiako Meta eskualdean, La Macarenan. Bertan, 2005. urtetik ejertzito kolonbiarrak zein hauen enparauek, paramilitarrek, ehunka, milaka gorpu lurperatu dituzte eta hobi komun hau Kolonbia osoan zehar ezkutatzen den sarraskiaren lagin bat baino ez da.