Asier Agirre Aramaioko alkatea da. 2007an Abiadura Handiko Trenaren gaineko herri galdeketa bat antolatzen lagundu zuen herrian eta horregatik, gaur Gasteizeko epaitegira joan behar zuen, nahiz eta, azkenean, epaiketa atzeratu egin den. Fiskalak bederatzi urteko kargu gabetzea eskatzen du bere aurka herritarrei hitza emateagatik. Bere ustez, zentzugabekeria da herritarrei hitza emateagatik epaitua izatea.