70. hamarkadan egindako musika goxo eta hipnotikoa entzuteko aukera izan da  Aritz Usandizagaren saioan. 60. hamarkadan indarra hartu zuen soulean oinarrituta eta jazz, funk, reggae eta inguruko erritmoen eraginarekin sortutako rare grooves erritmoak (adituen hitzetan). Soul arrakastasuaren itzalean sortutako erritmoak dira, soularen ariman arakatzen dutenen gozamenerako.