Torturaren Kontrako Eguna dela eta, mobilizazio andana izango da bihar Euskal Herri osoan. Besteak beste, Iruñean eragile desberdinek mahai inguru bat antolatu dute gaiaren gainean aritzeko. Kale Gorrian magazinean biharko ekimen horren berri eman nahi izan dugu eta horretarako, Ane Ituño, abokatua eta TATeko kidea elkarrizketatu dugu.