Aritz Usandizagak atzera begira jarraitzen du eta 70. hamarkadan sortutako hainbat soul eta jazz-funk doinuekin dator berriro. Itzalean mantendu diren kanta ederrak dira eta, besteak beste, 90. hamarkadan Ingalaterran eman zen erritmo hauen berpizkundeari esker (aditu batzuek acid jazz deituko zioten), argia ikusi duten kantuak entzun dira (baita acid jazz mugimenduko hainbat talde ere).