Errauskailuaren gaia, atez-ateko zabor bilketa eta finean, zaborra kudeatzeko alternatibei buruz aritu gara Usurbilgo alkatearekin. Nola ez, aurreko astean aurkeztu zuten moratoria ere hizpide izan dugu. Asmoa, Usurbilgo sistema berritzailea Gipuzkoa osora zabaltzea da eta hori “gipuzkoar guztien mesederako” izango dela aitortu digu Errekondok.