Datorren astean Gipuzkoako Diputazioak Igeldori udalerri izaera aitortzen dion edo ez jakinaraziko du. Halere, igeldotarrek dagoeneko badakite zein izango den Diputazioaren jarrera. Juan Karlos Izagirrek aitortu digunez, erabaki hori ez da igeldotarren nahiarekin bat etorriko.