Hezkuntza arlotik iritsi zaigun deialdi bati begiratu diogu. Larunbat honetarako Euskal Herriak herri gisa “hezkuntzaren eremuan bizitzen ari den erasoaldiari aurre egiteko” manifestazioa deitu dute Bilbon. Edurne Larrañaga, Euskal Herriak Bere Eskola ekimeneko kide izateaz gain, mobilizazio honen bultzatzaileetakoa da.