Jon Anza

Senideek, abokatuek eta Jon Anzaren kasua argitzeko lanean ibili diren eragile sozialek egin dute prentsa agerraldia Baionan. Poliziak zabalduriko bertsioa “sinesgaitza, onartezina eta kontraesanez betea” dela berretsi dute eta egia jakin nahi duenak “Espainiako eta Frantziako Gobernuen estoldetan” bilatu behar duela adierazi dute. Astelehenan Tolosara (Okzitania) joateko deia egin dute presio egitera, autopsian konfiantzazko mediku batek parte hartu ezean ez dutela ontzat emango aurreratu dute. [Info + Gara.net] [Audioa: Jean François Lefort eta Jon Enparantza].